XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sistema nerbiotsuaren estrukturazioa

Sistema nerbiotsua gure inguruarekin harremanetan jartzeko daukagun bide nagusia da.

Gainera, gizonok hain haintzakotzat hartzen ditugun eginkizun mental eta intelektual guztiak ehun nerbiotsuaren egitura konplexuan sustraitzen dira.

Ez dago beraz gehiegi ihardun beharrik sistema honen fisiologia eta patologiaren garrantziaz jabetzeko.

Beste aldetik, gaur egun Medikuntzaren barnean eremu irekirik baldin badago (eta daudenik ez dago dudarik) horixe da hemen ukitzen dugun hau, eta arlo honetan han eta hemen egin eta egiten ari diren ikerketa sakonek daramaten martxa hain da azkarra, ze gaur esandakoa bihar baliorik gabe gera litekeen arazoa dugu.

ESTRUKTURA ZELULARRA

Cajal ikertzailea izan zen ehun nerbiotsuaren desjarraitasuna lehenengoz adierazi zuena mikroskopio optikoaren laguntzaz.

Orduraino nerbioa, bizkarmuina eta burmuina (zerebro, zerebelo eta entzefaloaren enborra) osatzen dituen ehuna etengabekoa zela pentsatzen zen, eta ez zelula independentez osaturikoa.

Orduz gero, guztiz onartzen da neuronak direla ehun nerbiotsuaren unitate funtzional eta morfologikoak.

Neurona denak ez dira berdinak, baina guztiek eskema morfologiko batu bat jarraitzen dute.